Gorri koloreko pintura barrako mailak bereizteko

Baleike 2018ko abu. 9a, 08:57

Urte hasieran zabaldu zuten Zumaiako barra hilabete askotako lanaren ondoren. Hasieratik kezka azaldu zuten zenbait herritarrek eta zen barrako mailak ez zirela ondo bereizten. Hau da, erabilitako zementuak zuen koloreagatik erortzeko arriskua zegoela ikusmenak ez zuelako ongi bereizten goiko eta beheko mailak. 

Hasiera hartan bertan izan ziren mailen ertzak margotzek proposamenak. Orain egun batzuk eskaerei jaramon egin die eta gorri kolorezko pinturarekin margotu ditu mailetako ertzak.