Oxford txiki geratu zen Juan Falúren kontzerturako

Baleike 2018ko abu. 8a, 13:46

Juan Falú gitarra jole argentinarrak bere jaioterria izan zuen gogoan atzo Alondegiko Oxford aretoan eman zuen kontzertuan. Aretoa txiki geratu zen inguratu zen entzuleak hartu ahal izateko. Zumaiako eta ohiko musikazaleez gain, kanpotik etorritako entzule ugari ere izan ziren atzo Musika Jaialdiko ekitaldi hau jarraitzen. 

Bakarka hasi zuen kontzertua Falúk eta, besteak beste, Atahualpa Yupanqui gitarra jolea izan zuen gogoan. Emanaldian zehar gonbidatu batzuk ere izan zituen, hala nola, Mara Schaszniuk eta Eduardo Baranzano argentinarrak, eta Angel Unzu gitarra jole nafarra.