The Grace Of Dionysus taldeak Debako jaietan aurkeztuko du disko berria

Baleike 2018ko abu. 8a, 11:18

Musika talde zumaiarrak azken hilabeteotan ondutako 'Katharsis' diskoa aurkeztuko du Debako jaietan. Diskoa 9 abestiz osatua dago, erritmoz beteriko rock n rolla, garaje, psikodelia, blues rock, soul eta punk rock zantzuekin bustirik. Abuztuaren 17an joko dute, 22:30ean hasita, Dawanada eta Ez dabil taldeekin batera.