Lantzaderako autobusak izango dira arratsaldean Zumaia eta Getaria artean, Elkanoren lehorreratzea dela eta

Baleike 2018ko abu. 7a, 10:39

Elkanoren lehorreratzearen ikuskizuna egingo dute gaur arratsaldean Getarian. Hori dela eta, 15:00etatik 19:30era bitartean N-634 errepidea itxita egongo da Getariako hirigunean. Horrek izango du eragina Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua betetzen duten Lurraldebuseko autobusetan, bereziki Getariara joateko. 

Zumaia eta Zarautz arteko bidea Meagako errepidetik egingo dute autobusek arratsaldeko ordu horietan. Hala ere, lantzaderako autobusak izango dira Zumaia eta Getaria artean: 15:15etik 19:30era bitartean ordu laurdenero egongo dira autobusak Getariarako joan-etorriak egiteko. Zarauztik Getariara ere 15 minutuan behin izango dira busak ordu horietan.

Hemen aurki dezakezue zerbitzu berezi horien berri.