Etxeko katu bat galdu da Aita Marin

Baleike 2018ko abu. 7a, 10:35

Atzo iluntzetik Pantxita katua falta zaiela ohartarazi digute Aita Mari auzoko 7. ataritik.

Azaldu digutenez, katuak lau hilabete inguru ditu, zuria eta marroia da, eta etxean bizi izan da orain arte. Balkoitik kalera erori eta galduta dabilela uste dute jabeek. Gau osoa eman dute katuaren bila, baina oraingoz ez da agertu. Norbaitek ikusten badu telefono zenbaki honetara deitzeko eskatu dute: 652733784 (Itziar)