baleike.eus

Pasaiako larunbateko estropada bertan behera uztea eskatu du Zumaiak

Baleike 2018-08-07 09:31   Kirola

Larunbatean Pasaian jokatutako estropada inpugnatu du Zumaiako Arraun Elkarteak, estropada eremua araudiak dioena baino luzeagoa zela argudiatuz. Hala, Igartza banderako lehen jardunaldia, larunbatekoa, kontutan ez hartzea eskatu du Zumaiak. 

Larunbateko estropada erlojuaren aurka jokatu zen kale bakarrean. Estropada eremua prestatu zutenean konturatu ziren araudiak dioena baino 120 metro luzeagoa zela. Arazoa konpontzen saiatu ziren, baina ez zuten denborarik izan balizak behar ziren lekuan jartzeko. Hori da Zumaiako Arraun Elkarteak salatu duena, Diario Vasco egunkariak jasotzen duenez, kaleak araudiak dioen 1.389 metroak baino luzeagoa zela.

Borja Osés epaileak erabaki beharko du estropada hori bertan behera geratzen den edo ez. Erabakia baiezkoa izango balitz, egunean lortutako puntuak ez ziren kontutan hartuko eta Zumaiak San Juanekiko duen aldea 4 puntura igoko litzateke. Une honetan bi ontziak dauden jaitsierako play offetik ihes egiteko borrokan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa