2018/08/09 12:30ean

Bestelakoak

Faroese Clarinet Choir eta Faroese Saxophone Choir

Faroese Clarinet Choir eta Faroese Saxophone Choir
Mari kalean, Zumaia

2001ean Danimarkako Funen hiriko Broby Clarinet Choir taldeak Faroe uharteak bisitatzeko eginiko bidaian sortu zen talde berri hau osatzeko ideia. Izan ere, bisitaldi horretan, Faroe uharteetako Musika Eskolako hainbat klarinete ikaslek aipatu taldearekin proiektu batean parte hartzeko aukera izan zuten eta esperientzia horren ondoren ikasle horiek, Faroe uharteetako Klarinete taldea (FCC) sortu zuten 2002ko otsailean. Gaur egun, FCC-a Faroe uharteetako Musika Eskolako egungo klarinete ikasle eta ikasle ohiek osatzen dute. Helburua da Faroe uharteetako klarinete-jotzaile guztiak talde baten pean batzea.

Klarinete-familiaren musika tresna ia guztiak erabiltzen ditu FCC-k: ohiko klarineteaz gain Eb, Eb Alto, Bb Bass, Eb eta Bb Contra Bass Clarinet ere bai. Horrez gain, hainbat musika estilo jorratzen ditu: musika eskandinaviarra, musika klasikoko transkripzioei buruzko interes bereziarekin, jazza, musika pop zein herrikoia... Taldearen burua Peter Riis-Jensen Faroe uharteetako Musika Eskolako irakaslea da.

Urteetan zehar, FCC-k Faroe uharteetako ekitaldi desberdinetan parte hartu du: kontzertuak, jaialdiak eta eliz-funtzioak bereziki. Horrez gain nazioarteko hainbat herri eta hiriburutan izan dira kontzertuak eskaini edota jaialdietan parte hartuz: ISME-Jaialdia (Musika-Heziketarako Nazioarteko Elkartea) Jyväskylä-ko (FI) Musika Jaialdia...

2018an Euskal Herrian dira hainbat kontzertu eskainiz eta oraingoan Zumaiara gerturatu dira euren musika ezagutarazteko asmoz.