Telmo Deun 10. izan da Pasaian jokatutako banderan

Baleike 2018ko abu. 6a, 15:18

Igartzako bandera jokatu da asteburu honetan Pasaian, bi jardunalditan banatuta. Erlojupeko estropada izan dira biak. Larunbatean banaka aritu ziren eta igandean binaka. Bi estropadetan 10. postua lortu du Zumaiako Telmo Deun traineruak. 

Lehen jardunaldian 22:52,12 denbora egin zuen Telmo Deunek eta bigarrengoan 21:15,47. Bi estropadetan Hibaika eta Portugalete ontziak utzi ditu aurretik. Larunbateko estropadan, gainera, oso hurbil izan zituen saikapeneko bi ontziak denborari dagokionez.

Sailkapen orokorrean bederatzigarren postura jaitsi da Zumaia. Arkotek aurrea hartu dio sailkapenean bi estropadetan, igandean bereziki, zumaiarrak baino hobeto aritu ondoren. Kezkagarria San Juan hurbildu egin zaiola da; bi puntura besterik ez dago: Zumaiak 44 puntu ditu eta San Juanek 42. Hau da, Liga amaitzeko lau estropadaren faltan hortzak estutu beharko dituzte zumaiarrek, San Juan baita jaitsierako play offeko azken ontzia.