Elkarretaratze batekin hartu dituzte pentsiodunek oporrak

Baleike 2018ko uzt. 30a, 15:28
Argazkia: Bittor Bengoa

Urtarriletik hona astero elkarretaratu dira Zumaiako pentsiodunak eta jubilatuak pentsio duinak aldarrikatzeko. Gaur ere ez dute hutsik egin, eta azken asteotan bezala Alondegi aurrean kontzentratu dira. Irailaren 17ra arteko azken elkarretaratzea izan da gaurkoa, pentsiodunek ere oporrak hartuko dituztelako.