Uztaileko osoko bilkura egingo da ostegunean

Uztaileko osoko bilkura egingo da ostegunean

Ostegun honetan, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Udaleko uztaileko ohiko bilkura egingo da udaletxeko pleno aretoan. 

Hemen duzue eguneko gai ordena:

1.- Aurreko bileretako akten onarpena, bidezko bada: 119. zenbakia (2018/04/26) eta 120. zenbakia (2018/05/17).

2. Ogasuna.

2.1. Irizpenak.
2.1.1. 2017ko kontu orokorra onartzea, bidezko bada.
2.1.2. Itzurun zuhaizbidea 4ko fatxada eraberritzeari dagokion zergari hobaria aplikatzea eta onartzea, bidezko bada.
2.2. 2018ko 2. hiruhilabeteko ordainketaren bataz besteko epearen eta exekuzioaren berri ematea.
2.3. Udalaren 2018ko 5., 6., 7., eta 8. kreditu aldaketen kontu ematea.
2.4. Aurrekontu egonkortasuna eta gastu araua ez betetzearen ondorioz txostenaren berri ermatea.

3. Hirigintza.

3.1. Irizpena.
3.1.1. 12.2 Torreaga guneari Torreagaberri dagokion hitzarmenaren hasierako onarpena, bidezko bada.
3.2. Proposamena. Zumaiako Arau Subsidiarioen 17 HA-Artadiko xehetasun azterketaren berrikuspena. Alegazioari erantzuna.

4. Pertsonala.

4.1. Irizpena.
4.1.1. Diruzaina lanpostuaren sorrerarengatik 2018ko lanpostuen zerrendaren eta plantilla organikoaren aldaketa onartzea, bidezko bada.
4.1.2. Zumaiako Udaltzaingoaren antolamenduari eta funtzionamenduari dagokion erregulamendua onartzea, bidezko bada.

5. Partaidetza, gazteria, berdintasuna.

5.1. Irizpena.
5.1.1. Etxebizitzen alokairu beka arautuko duen ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea, bidezko bada.

6. Proposamenak.

6.1. Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde-adierazpena.
6.2. EH Bildu udal taldeak aurkeztutakoa: turismo plana.
6.3. Zumaiako jubilatuen eta pentsionisten plataformak aurkezturikoa: pentsioak.

7. Eskari-Galderak.