Pentsiodunen aldarrikapenak osteguneko plenora helduko dira

Baleike 2018ko uzt. 23a, 14:53
Argazkia: Bittor Bengoa

Eguzkiak ere ez ditu baretzen pentsiodunen aldarrikapenak. Gaur, astelehena, eta urtarriletik hona astelehenero egin bezala, pentsio duinak eskatu dituzte Zumaiako pentsiodunek. Azken asteotan bezala, Alondegi aurrean elkarretaratu dira.

Pentsiodunen eskizunak osteguneko Udal plenora helduko dira. Jakitera eman dutenez, jubilatuek eta pentsiodunek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da. Herritarrei bertara agertzeko gonbitea luzatu dute.

Bestalde, abuztuaren 1ean, Azpeitian, Urkullu lehendakariari beraien erreibindikazioak biltzen dituen idazkia aurkeztuko diote udaletxe aurrean.