2018/08/15 Goizean zehar

Txapelketa

Kaleko pintura lehiaketa

Kaleko pintura lehiaketa
Zumaia, Zumaia

Kaleko pintura lehiaketa egingo da Zumaian abuztuaren 15ean. Hona hemen oinarriak:

- Lehiaketa 2018ko abuztuaren 15ean egingo da.
- Nahi duten guztiek har dezakete parte.
- Lana kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da.
- Teknika eta gaia aukeratzea parte-hartzaileen esku gelditzen da.
- Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. - Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrekin edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
- Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.
- Sari-banajeta arratsaldeko 15:00etan izango da eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
- Sariak honako hauek izango dira:

  • 1. saria: 800€.
  • 2. saria: 500€.
  • Saritu gabeko lehen zumaiarra: 300€.

16 urtetik beherakoen atala. Pinturas Rubiok emandako arte materialaz osatutako saria:

  • Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari.
  • Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.

(Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi lehiaketatan jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko)
- Lehenengo bi lan sarituak Udalaren jabegora pasako dira.
- Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da Oxford aretoan abuztuaren 16tik irailaren 2ra. Epaimahaiak aurkeztutako lanen aukeraketa bat egingo du erakusketarako.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.