Lopezek eta Olharanek galdu egin dute Gernikan

Baleike 2018ko uzt. 22a, 12:16
Olha eta Etxeto, atzo Markinan.

Iaz lortutako txapela defenditzeko prest kantxaratu ziren atzo Gernikan Olharan eta Lopez, baina Olha eta Etxeto gehiago izan ziren eta 6-15, 15-12 eta 4-5 galdu zuten.

Partidaren atarian kontatu zigun Imanol Lopezek bazuela kantxara atera eta jokatzen hasteko gogoa, aurtengo Jai Alai World Tourrean estreinatu gabe baitzegoen. Gernikako txapelketa handian zuen hitzordua, Olharan bikotekide. Iaz beraiek irabazi zuten txapela, eta bazegoen bikotea berriro ikusteko ikusmina. 

Baina partida ez zen faboritoek nahi bezala hasi. Olha eta Etxeto bikote oso gogorra dira, eta lehen pilotakadatik garbi utzi zuten irabazteko intentzioarekin joan zirela. Donibane Garaziko aurrelariak behin baino gehiagotan altxarazi zituen ikusleak bere joko ikusgarriarekin. Lopezi atzean eustea izan zen urdinen estrategia, aurrean tantoak amaitu ahal izateko. Eta, halaxe, lehen seta erraz irabazi zuten, 6-15.

Bigarrenean, baina, Lopezek protagonismo gehiago hartzen hasi zen. Partida orekatu egin zen, eta gorrientzat izan zen seta, 15-12. Berdinketa hausteko jokoan, Olhak eta Etxetok lortu zuten puntu erabakigarria, 4-5 irabazita. Beraz, Olharan eta Lopez kalera eta Olha eta Etxeko finalaurrekoetara.

Azken final-laurdenean, Beaskoetxeak eta Ekhik egin dute aurrera, eta Goikoetxea-Lekerika bikotearen kontrarioak izango dira finalaurrekoan. Beste finalaurrekoan Olhak eta Etxetok Egiguren eta Irastorzaren kontra jokatuko dute.