Bandak kontzertua emango du bihar Itziarren

Baleike 2018ko uzt. 20a, 15:00

Itziarko eliza atzekaldeko parkean hasiko du emanaldia Zumaiako Udal Musika Bandak, arratsaldeko 19:00etan. 

ZUMB Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua emango du bihar Itziarko eliza atzekaldeko parkean, arratsaldeko 19:00etan. Itziarko Auzo Udalak antolatu du emanaldia, udako kultur eskaintzaren barruan. 

M. Penellaren El gato Montés, J. Francoren Aires Vascos Nº 2, M. Storyren New York, New York, T. Sahashiren Deep Purple Medley, eta K. Badelten Pirates of the Caribbean piezak joko dituzte, besteak beste, Joxe Mari Azkueren zuzendaritzapean. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua eliza barruan egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.