Salgai daude jada 'Sapere Aude Sinfonietta'-ren kontzerturako sarrerak

Baleike 2018ko uzt. 20a, 12:18

Abuztuaren 5ean emango du kontzertua musikari profesionalez osatutako elkarguneak. Afagi Gipuzkoako alzheimerdunen elkartearen alde antolatu dute, elkarlanean.

Salgai daude dagoeneko Sapere Aude Sinfonietta musikari profesionalez osatutako elkarguneak abuztuaren 5ean musika jaialdiaren barruan eskainiko duen kontzerturako sarrerak. 10 euroren truke eskura daitezke, Turismo Bulegoan.

Behin kontzertuaren  gastuak estalita, Afagi Gipuzkoako alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartearen alde bilduko dute dirua. Afagi elkarteari donazioak egiteko aukera ere badagoela ekarri dute gogora, sapereaudesinfonietta.com/sas-en-lagunak estekan edo transferentzia bidez, kontu korronte hauetan: ES97 2095 5078 3091  1554 0513 (Kutxabank) edo ES37 3035 0037 4103 70050506 (Laboral Kutxa).