Ordubetetako Tika taldeak irabazi du Areto Futboleko Txapelketa

Baleike 2018ko uzt. 20a, 10:02

Areto Futboleko Txapelketetako finalak jokatu ziren atzo arratsaldean Lubaki kiroldegian. Ordubetetako Tika nagusitu zitzaion Goikokale Teami, markagailua 3 - 2 utzi ondoren. 

Kopako finala, aldiz, Taosa Tabernak eta Emaion Txikixak jokatu zuten. Partidaren bigarren zatian berdindu ondoren, Taosa Taberna gailendu zen penaltietan. 

7ko futboleko finalen txanda izango da gaur: 19:15ean Mendi Ondo Elektrizitatea Xagu Team-en aurka ariko da koparen lehian; Txanela eta Ijitok, 20:00etan jokatuko dute ligako finala.