Areto futboleko eta 7ko futboleko txapelketetako finalak jokatuko dituzte gaur eta bihar

Baleike 2018ko uzt. 19a, 12:18

Areto futboleko kopako eta ligako finalak gaur jokatuko dira, 20:00etatik aurrera. 

Areto futboleko eta 7ko futboleko txapelketak amaierara iristen ari dira. Gaur eta bihar jokatuko dituzte ligako eta kopako finalak, Lubaki kiroldegian. 

Zehazki, areto futboleko partidak jokatuko dira gaur. 20:00etan jokatuko dute Taosa Tabernak eta Emaion Txikixak kopako partida. Goikokale Team-ek eta Ordubetetako Tika-k, aldiz, 20:45ean hasiko dute ligako finaleko norgehiagoka. 

7ko futboleko finalen txanda izango da bihar: 19:15ean Mendi Ondo Elektrizitatea Xagu Team-en aurka ariko da koparen lehian; Txanela eta Ijitok, 20:00etan jokatuko dute ligako finala.