Slift eta One Way Rock Band-ek kontzertua emango dute bihar Torreberri Gaztetxean

Baleike 2018ko uzt. 18a, 11:29

20:30ean hasiko dute emanaldia Toulouseko hirukoteak eta rock talde legazpiarrak. 5 euroren truke, doinu biziez gozatu ahal izango dute musikazaleek. 

Bihar, osteguna, Slift Toulouseko hirukotearen eta One Way Rock Band legazpiarren kontzertua izango da Torreberri Gaztetxean. 20:30ean hasiko dute emanaldia, eta 5 euroren truke doinu biziez gozatu ahal izango dute musikazaleek. 

Europako garaje rock-aren ezustekoetako bat izan zen Slift 2017an. 'Space is the key' EPa kaleratu zutenetik, han eta hemen ibili da beraien garajea, 70eko hamarkadako rocka eta krautrcoka. 

One Way Rock Band, aldiz, Legazpin sortu zen. Revival, Tom Petty, Lynyrd Synyrd eta ACDC bezalako taldeen eragina dute legazpiarrek, eta rock estilo ezberdinak nahastuz, bizitasuna eta energia transmititzen dute zuzenekoetan.