Orain arteko partida guztiak irabazi arren, atzo ezin izan zuen Goikoetxea-Ekhi bikoteak Beaskoetxea-Irastorza garaitu. Markinako Unibertsitatean jokatu zuten partida Karmen egunez, iluntzeko 21:00etan.
Lehen jokoan pareko mantendu ziren emaitzak, baina bigarrenaren hasierarako hartu zuen aldea Beaskoetxea-Irastorza bikoak. Goikoetxeak eta Ekhik ezin izan zieten aurkarien jokoari eutsi, eta 14-15 eta 7-15 emaitzarekin irabazi zuen Beaskoetxea-Irastorza bikoteak Master Series lehiaketa.