Piraguan ibiltzen ikasteko aukera dago uda osoan

Baleike 2018ko uzt. 16a, 17:46

Zortzi eta hamasei urte bitarteko haurrek aukera dute piraguan ibiltzen ikasteko, Itxas-Gainen eskutik. Uztaileko bigarren hamabostaldiko ikastaroa gaur hasi da, eta abuztuan ere ikastaroak antolatuko dira (uztailaren 30ean eta abuztuaren 13an hasita).

Egunean ordubeteko saioak izaten dira, lau txandatan, lehena 9:30ean hasita (azken txanda, 12:30etik 13:30era).  Udan ikastaroa egin duten haurrek aukera izango dute irailean Itxas Gain izena emateko.

Lubaki kiroldegian eman behar da izena udako ikastaroetarako.