Pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute

Baleike 2018ko uzt. 16a, 18:30

Astelehenero bezala, Saregileen plazan batu dira pentsiodunak. Hilaren 23an eta 30ean ere elkarretaratzeak egingo dituztela jakinarazi dute, eta abuztuaren 1ean Iñigo Urkullu lehendakaria Azpeitian izango denez, herri horretako udaletxe aurrean elkartuko dira Urola Kostako pentsiodunen plataformak deituta. Pentsio duinen aldeko eskakizunen gutun bat emateko baliatuko dute hitzordua.