Bihar arte eman daiteke izena Itzurungo esku pilota txapelketan

Baleike 2018ko uzt. 16a, 11:34

Orain arte zazpi bikotek eman dute izena Itzurungo frontoian eskuz binaka jokatuko den txapelketan.

Txapelketa honetan parte hartu dezakete herriko pilotariek eta, baita ere, herriarekin lotura dutenek. Ezinbestekoa izango da bikoteko pilotari batek, behintzat, ezaugarri horiek izatea.

Izena emateko, 686 047 100 telefono zenbakira deitu edo zenbaki horretara bikotekideen izen-abizenak mezu bidez bidali behar direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartzeko.