Mikel Mangas eta Jon Ulacia, Ondarroako Itsas Zeharkaldiko podiumean

Baleike 2018ko uzt. 16a, 11:14

Ondarru Igeri Taldeak antolatutako Elena Fernandez Iturrioz Memoriala proban izan ziren zumaiarrak. Podiumera igotzea lortu zuten Mangasek eta Ulaciak, eta maila ona erakutsi zuten Taosa Igeri Taldeko gainontzeko kideek. 

Larunbat goizean jokatu zen Ondarroako 33. Itsas Zeharkaldia; Elena Fernandez Iturrioz Memoriala, hain zuzen ere. Bertan izan ziren Taosa Igeri Taldeko kideak, eta podiumera igotzea lortu zuten bik: Mikel Mangas hirugarren helmugaratu zen, eta lehenengoa izan zen master kategorian. Jon Ulaciak, aldiz, hirugarren postua lortu zuen master kategorian. 
 
Igeriketa taldeko gainontzekoek ere maila ona erakutsi zuten Ondarroako proban. Etxetik gertu lehiatuko dira aste honetan, igandean jokatuko den Getaria-Zarautz proban.