Zumaiako GKN Drivelinek 2017-2018ko gizarte ekimeneko proiektuaren itxiera ekitaldia egin du

Baleike 2018ko uzt. 15a, 16:45
Argazkia: Sara Utrera.

Algorri Interpretazio Zentroan itsuentzako materiala sortzeko 5.500 euroko laguntza eman du aurten enpresak. Hainbat langile ere saritu dituzte, ikasturte honetan hainbat arlotan egindako ekarpenagatik. 

Ostiralean egin zuten ikasturteko honetako itxiera ekitaldia, eta proiektu sozialetan egindako ekarpena izan zuten hizpide. GKN Driveline enpresako langileek kirol jardueretan egiten dituzten kilometroak diru bihurtzen dituzte, ondoren esparru sozialeko elkarte bati laguntzeko. 

Aurten 423.213 kilometro egin dituzte, 5.500 euro, alegia. Algorri Interpretazio Zentroan itsuentzako materiala sortzeko erabiliko dute diru hori. Itsuentzako laminak eta figurak egiteaz gain, seinaleztapena ere hobetu egingo dute. Geoparkeko esparruko naturaren aberastasuna itsuen esku jarri nahi dute proiektuaren bitartez. 

Bestetik, hainbat langile saritu zituzten ostiralean egindako itxiera ekitaldian; segurtasunean, kalitatean eta berrikuntzan egindako ekarpenagatik.