Zumaia hamargarren izan da Pedreñako estropadan

Baleike 2018ko uzt. 15a, 10:36

KAE1 ligako seigarren estropada jokatu zen atzo, Kantabrian. Bigarren txandan lehiatu zen Zumaia; Arkote, Pedreña eta Zarautz aurkari zituela.

KAE1 ligako estropada jokatu zuen atzo Telmo Deunek, Pedreñan (Kantabria). Astillero izan zen guztietan bizkorrena, eta hamargarren postuan sailkatu ziren zumaiarrak; Hibaika eta Portugalete atzean utzita. Zortzigarren postua dute sailkapen orokorrean, zazpigarreanean den Arkoterekin puntuak berdinduta (23). 

Pasaian jokatuko dute hurrengo estropada, uztailaren 22an.