Iritsi dira Zumaiara asteburua herrian igaroko duten Saharako gaztetxoak

Baleike 2018ko uzt. 14a, 16:58

Gaur goizean iritsi dira Zumaiara Larrabetzun uda igarotzen ari diren gaztetxo sahararrak, asteburu ederra pasatzeko prest. Oier Korta Zumaiako alkateak harrera egin die Saharatik etorritako lagunei, eta udaletxean elkartu dira 12:00etan.

Harrera ekitaldia hasi aurretik, Saharako bandera eta Ikurrina zintzilikatu du udaletxeko balkoian Kortak, gaztetxoen txalo zaparrada artean. Ondoren, udaletxeko pleno aretora igo dira denak, eta Korta gaztetxoei zuzendu zaie aurrenik. Zumaiako alkateak eskerrak eman dizkie Darahli elkarteko kideei, haur saharrarrei asteburua herrian igarotzeko aukera eskaintzeagatik. Alkateak hitzartzea amaitu duenean, Saharatik etorritako mutiko batek 'Sahara libre' zioen oroigarri bat eman dio Zumaiako alkateari. Udaletxeko hitzordua amaitzeko, Darahliko kidea den Samuel Ruizek azaldu du, Sahararen aldeko Zumaiako ekarteak gaztetxo bakoitzari olio botila bana eta ezti pote bana emango dizkiela beren herrietara itzultzen direnerako.

Goizeko harrera ekitaldiaren ostean, hondartzara joan dira Saharatik etorritako lagunak eta Zumaiako Darali elkarteko kideak. Gaur eta bihar artean denetariko ekitzak egingo dituzte Zumaian.