Euskal Jai Egunean lan egiteko deialdia

Baleike 2018ko uzt. 13a, 16:19

Herri bazkarian eta sagardo dastaketan lan egiteko aukera izango dute taldeek. Euskal Jai Eguna abuztuaren 10ean ospatuko da.

Bazkari herrikoia zerbitzatzea

Talde batentzat lana. Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria zerbitzatu, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak. Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin lotuko da.

Sagardo dastatzea

Hamar sagardotegitako sagardoa eskainiko da, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dira. Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, edalontziak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren egin beharrezko lanak.

Izena emateko epea: uztailaren 23a bitartean, Alondegia kultur etxean (943861056 / kultura@zumaia.eus) Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.

Nor aurkez daiteke? Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak. Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu). Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.