Hondakinak Santiagoko hondartzan

Baleike 2018ko uzt. 13a, 16:06

Herritar batek bidali dizkigu argazkia eta kexa: Santiagoko hondartzako zakarrontzietako plastikozko poltsak lehertuta agertzen dira azken egunetan, eta hondakinak hondarretan zabalduta. 

Hondartzako ohiko erabiltzaleak eta garbitzaileak ohartu dira kaioen lana dela, zakarrontzietan jatekoa aurki dezaketela ikasi dutelako. Plastikozko poltsak jarri beharrean, hondartzaren atzealdean dauden edukiontzi txiki gehiago jartzea izan daiteke irtenbidea.