baleike.eus

Gipuzkoako Surf Txapelketa irabazi du Janire Gonzalez Etxabarrik

Baleike 2018-07-10 09:47   Kirola

Gipuzkoako Surf Txapelketa irabazi du Janire Gonzalez Etxabarrik Janire txapeldun Zurriolan. Argazkia: Janire Gonzalez Etxabarri (Facebook) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bodyboard txapelketaz gain, Surfeko Gipuzkoako Txapelketak ere jokatu dira asteburuan Donostiako Zurriola hondartzan. Janire Gonzalez Etxabarrik maila nagusiko eta 14 urtez azpikoen txapelketak irabazi zituen. Bide bikaina egiten ari da Janire eta jadanik surfilari helduekin nor baino nor lehiatzeko gai dela erakutsi du beste behin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa