Arrasaten jokatu zen asteburuan kadete mailako lasterketa, eta Kimetz Etxabe Viveros San Antongo txirrindulariak gorengo postuan sailkatzea lortu zuen. 99 txirrindularik hartu zuten parte, baina 60k besterik ez zuten helmugara iristea lortu. Kanpazar ondoren, Arrasateko zeharbidean bere multzotik irten eta bakarrik egin zuen aurrera. Bezperan Gasteizko lasterketan sasi artera erori arren, ongi eutsi dio Etxabek denboraldi amaierari. Mikel Manzisidor, aldiz, 55. postuan sailatu zen.
Garazi Bergarak, aldiz, maila ona eman du bere lehen Espainiako txapelketan. Euskal selekzioko lehen txirrindularia izan zen Orensen jokatutako txapelketan, zazpigarren postuan helmugaratuz. Nolanahi ere, brontzezko domina batekin itzuli da etxera, taldeka hirugarren postuan sailkatu baitzen Euskal selekzioa.
Jubenilen lasterketa Mendaron jokatu zen, eta bertan izan zen Antton Tolosa. Kalbario bi aldeetatik igo zuten, eta pelotoian bere tokia zein den erakutsi zuen Tolosak. 108 txirrindulari izan ziren proban, eta 48. postuan amaitu zuen lasterketa.