Narrondoko jaiak argazkitan

Baleike 2018ko uzt. 8a, 21:38

Sankristobalak ari dira ospatzen Narrondon ostiral gauetik, jai giro ederrean. Asteburua joan da, baina oraindik San Kristobal Eguna gelditzen da ospatzeko, asteartean. Bitartean, hemen dauzkazue Narrondotik Eli Alonsok bidali dizkigun argazkiak.

Uztailak 10, asteartea
10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.
11:00. Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa, karpan
19:00. Demak jokatuko dira, Alaitz eta Garazi trikitilariek girotuta.
Ondoren, sagardo dastatzea pintxoekin, karparen azpian.