Goikoetxeak bi garaipenekin ekin dio World Tourrari

Baleike 2018ko uzt. 8a, 19:02
Markinako partidako laukotea. Argazkia: Jai Alai World Tour

Hossegorren 15-7 eta 15-11 irabazi zuen ostiralean Portetekin bikote osatuz, Lesbats eta Aldazabalen aurka; atzo Markinan, 15-8 eta 15-9 irabazi zuen Ekhirekin, Barandika eta Aldazabalen kontra.

Sasoi betean zegoela iragarri zuen Goikok txapelketaren atarian, eta garbi geratu da lehen bi partidak ikusita. Bai Hossegorren eta bai Markinan, Goiko jaun eta jabe izan da kantxan, berak dominatu du jokoa.   Hossegorren finalaurrekoetarako urratsa egin du Ekhirekin; Curveur-Lekerika bikoteak lortu zuen ostiralean jokoan zegoen beste txartela, Beaskoetxeari eta Alliezi 15-9, 11-15 eta 3-5 irabazita.

Hossegorretik Markinara, Goikok beste erakustaldi bat eskaini zuen atzo Unibertsitatean, ikusleen gozamenerako. Karmengo egunean, uztailaren16an, jokatuko da Markinako finala, eta Beaskoetxea eta Irastorza izango dituzte aurkari.