Itxas Gain bigarren izan da Urolako igoera-jaitsieran

Baleike 2018ko uzt. 8a, 18:42
Itxas Gaineko piraguistek argazkia atera dute abiatu aurretik.

Oviedoko Borja Estomba eta Antonio Nieto eta Palentziako Mara Santos eta Elvira Gomez izan dira azkarrenak K2an. Bakarka, Donostiako Aitor Vilariño eta Tania Prol (Santiagotarrak) izan dira azkarrenak. Zumaiarren artetik, Unai Ilundainek eta Alex Lazkanok irabazi dute kadete mailan, eta Eñaut Aizpuruak eta Vicente Royok beteranotan.

Zumaiarrek lortutako beste postu aipagarri batzuk: Sara Rezola eta Itziar Carmona bigarren izan dira K2 kadete mailan, eta Leire Sanchez eta Izaro Etxabe hirugarren; Kerman Arakistain zortzigarren izan da K1 kadete mailan;  junior mailan, Imanol Txapartegi hirugarren izan da eta Unai Casquero laugarren; sub23 mailan,Martin Egaña eta Helena Carmona bosgarren izan dira; Oier Aizpurua bigarren izan da K1 senior mailan; Imanol Barruetabeña eta Peio Romatet bosgarren izan dira K2 senior mailan; Xabier Osa eta Jon Lazkano bigarren beteranotan; K1ean Jose Urtiaga bosgarren izan da.

Emaitza hauekin Itxas Gainek 203 puntu lortu ditu eta bigarren gelditu da Santiagotarraken (258) atzetik.