Beñat Yeregik irabazi du Gipuzkoako Bodyboard Txapelketa

Baleike 2018ko uzt. 8a, 18:05

Maila nagusiko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen atzo Beñat Yeregik Zurriolako hondartzan, finalean Unai Zubizarretari nagusituta. Hemezortzi urtez azpikoen txapela ere Zumaiara ekarri zuen Kimetz Etxabek. 

Finala ez zen batere erraza izan Beñat Yeregirentzat. Apenas zegoen olaturik, eta zetorren apurra aprobetxatu beharra zegoen. Zubizarretak bi olatu puntuatu zituen (5 eta 5,5) eta Yeregik seiko bat behar zuen aurretik jartzeko. Amaitzeko 30 segundo falta zirela, Zubizarretak olatua pasatzen utzi zuen –lehentasuna zeukan–, Yeregik hartu eta ederki aprobetxatu zuen, 7,17ko puntuazioa lortuz. Olatu horrekin amaitu zen finala, eta txapela Yeregirentzat.