Lekittarrak irabazi du Zumaiako Bandera

Baleike 2018ko uzt. 7a, 21:40

Astillero, Deustu eta Getariari nagusitu zaizkio Lekittarra azken txanda borrokatuan. Zumaia zortzigarren izan da eta zazpigarren postuan jarraitzen du sailkapen nagusian.

Denboraldiko bosgarren estropadan lortu du Lekittarrak lehen bandera. Aurreko estropadetan gertu ibili da, baina gaur lortu dute azkenik arraunak altxatzea.

Azken txanda borrokatua izan da Getariak, Lekittarrak, Deustuk eta Astillerok jokatu dutena. Astillero izan da aurretik ia estropada osoan, baina harrokeria handirik gabe. Lekittarra segundo bat atzetik zuen azken ziabogan, eta barraranzko azken luzean hobeto etorri dira bizkaitarrak. Getariak bazuen gaur irabazteko itxaropena, baina azkenean laugarren amaitu dute eta sailkapen nagusian bigarren postua galdu dute Lekittarraren mesedetan.

Zumaiari dagokionez, bigarren txanda irabazteko lehian egoten saiatu dira, baina luze samar egin zaie azken luzea. Txandako hirugarrenak izan dira, baina lehen txandan aritu den Arkotek denbora hobea egin du eta Telmo Deun zortzigarren izan da sailkapenean. Hala ere, sailkapen nagusian zazpigarren postuan jarraitzen dute zumaiarrek. Bigarren txanda Pedreñak irabazi du.

Sailkapenak

Zumaiako Bandera

1. Lekittarra (20:32.03)
2. Astillero (20:35.90)
3. Deustu (20:41.09)
4. Getaria (20:42.45)
5. Pedreña (20:43.97)
6. Zarautz (20:46.73)
7. Arkote (20:55.89)
8. Zumaia (21:00.40)
9. San Juan (21:08.30)
10. Hibaika (21:10.22)
11. Lapurdi (21:24.36)
12. Portugalete (21:52.22)

KAE-1 Liga

1. Astillero (44p)
2. Lekittarra (42)
3. Getaria (41)
4. Deustu (40)
5. Pedreña (30)
6. Zarautz (30)
7. Zumaia (20)
8. Arkote (18)
9. San Juan (17)
10. Lapurdi (16)
11. Hibaika (9)
12. Portugalete (5)