Urolako igoera-jaitsiera jokatuko dute bihar

Baleike 2018ko uzt. 7a, 13:18

Urola ibaiaeran igoera-jaitsiera piraguismo proba jokatuko dute bihar eguerdian, 12:00etatik aurrera, Itxas-Gainek antolatuta. Parte-hartzaileak Santiago hondartzatik aterako dira, hondarretatik, irteera ikusgarrian. Data seinalatua da aurtengoa, Itxas-Gainek 50 betetzen baititu.

Behin piraguetara igota, ibaian gora egingo dute Bedua parera heldu arte. Buiari buelta eman eta errioan behera abiatuko dira Arranpla parean kokatuko den helmugara heltzeko.

Itxas Gaineko piraguistak emaitza bikainak ari dira lortzen aurten, eta bihar etxean saiatuko dira garaipenen bat lortzen.