Istripua gertatu da itsas kiroldegiaren aurrean

Istripua gertatu da itsas kiroldegiaren aurrean
Itsas kiroldegiko arrapalara erori da gizona, gurdi batek bultzatuta.

81 urteko gizonezko batek kolpe handia hartu du arraun elkarte bateko gurdiak jo eta itsas kiroldegiko arrapalara erori denean.

Lekukoek kontatu dutenez, itsas kiroldegi aurrean zegoen gizona, errio ondoan. Arraun elkarte bateko furgoneta gurdiarekin maniobra egiten hasi da, gizona ikusi ez, gurdiarekin bultza eta uretara erori da 81 urteko zumaiarra. Ur pixka bat bazegoen, baina kolpe handia hartu du arrapalako hondoaren kontra. Konorterik ez du galdu eta anbulantzian artatu dute lehenik, erietxera eraman aurretik.