70 bat igerilarik egin dute bat Marea Urdinarekin

Baleike 2018ko uzt. 7a, 12:52
Talde argazkia atera dute igerilarien Marea Urdinarekin bat egin aurretik.

Gaur eguerdian iritsi da Marea Urdina Itzurungo hondartzara, Saturrarandik (Mutriku) abiatuta. Zumaian 70 bat igerilari batu zaizkie, Oriora bidean. Autismoa duten haurren aldeko ekimena da Marea Urdina, eta bi etapatan Mutrikutik Hondarribiara igeri egitea du erronka.