Julen Agirreren lanak erakutsiko dira Koldo Mitxelenan

Baleike 2018ko uzt. 6a, 08:24

Artista Berrien erakusketa zabaldu berri du Foru Aldundiak Donostiako Koldo Mitxelena kultur etxean. Erakusketa Artista Berrien Programaren barruan hautatutako zortzi artistekin osatu da eta artista horien artean da Julen Agirre.

Gipuzkoako Artista Berrien programa edozein motatako proposamen artistikoei irekita dago, plastikoak izan nahiz ikusizkoak izan. Deialdira 16 artista aurkeztu ziren eta azkenean zortzi izan dira hautatuak.

Zumaiako bizilaguna den Julen Agirre Egibar azpeitiarraren lana hala definitzen dute: Etengabeko lan prozesua, marrazketaren bidez arkitekturaren eta eskulturaren edo egiturazko denaren alderdiez aritzen dena, ardatz harturik angeluak, ertzak edo eraikuntzako lotura puntuak; errepikapenaz baliatuz, arkitekturatik datozen eta arkitekturatik ihes dagiten sorkuntzak erdiesteko.

Erakusketa hau zabalik izango da irailaren 8ra arte.