Ostiralean iritsiko da herrira azaleko minbiziaren aurkako kanpaina

Onintza Lete Arrieta 2018ko uzt. 2a, 16:41
Artxiboko irudian, azaleko minbiziaz informatzen. (Argazkia: Onintza Lete Arrieta)

Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak urtero egiten ditu kanpainak uda sasoian, azaleko minbiziaren inguruan herritarrak informatzeko.

Gaixotasuna saihesteko aholkuak ematen ditu, eta horretarako, herrialdeko hondartzetara nahiz igerilekuetara gerturatzen dira elkarteko boluntarioak.

Donostian hasi zuten kanpaina, ekainean, eta uztailaren 23an amaituko da. Goizez informatuko dituzte herritarrak, 10:00etatik 13:00etara, horretarako prestatuko dituzten karpa edo guneetan. Zumaiara uztailaren 6an (ostirala) jarriko dute postua.