Uztailaren 16tik 22ra bitartean egingo dute aurtengo Musi-K udalekua. HH2tik DBH2ra bitarteko haurrek hartuko dute parte aisialdia,kultura eta musika uztartzen dituen espazioan. Abuztuan ospatzen den Nazioarteko Musika Jaialdiaren aurre-jarduera gisa antolatu dituzte udalekuak.
Herritarrei udalekuen gaineako informazioa helarazteko, bilera irekia antolatu dute datorren asterako. Uztailaren 13an izango da, ostirala, 19:00etan Alondegian.