baleike.eus

Elena Iruretak igo du sanpedroetako bandera

Baleike 2018-06-28 22:27   Kultura
Elena Iruretak igo du sanpedroetako bandera

Arratsaldeko zortzietan egin du eztanda festak. Momentu horretan igo du Elena Irureta aktoreak San Pedro jaien bandera udaletxeko balkoian. Herritar guztiei festak ongi pasatzeko deia egin du.

"Oso eskertuta nago gaur jaso dudan omenaldiagatik. Uste dut ni baino pertsona egokiagoak badaudela herrian omenaldi hau jasotzeko, baina esker onekoa naiz, eta oso pozik hartu dut bandera igotzeko lana", esan du Elena Iruretak bandera igo berri. "Beti sentitu izan dut herriaren eta herritarren babesa, eta hori asko eskertzen dut", jarraitu du.

Iruretak animatuta eta gogo askorekin altxatu du bandera udaletxeko balkoian. Bertan izan ditu gainera, senide eta lagun batzuk. "Nire ondoan egon dira beti", gaineratu du. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

xuxo 2018-06-29 09:16 Erantzuna | #1

Kandidoren falta botatzen da

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa