Hasi dira San Pedro jaiak!

Baleike 2018ko eka. 28a, 21:16

Arratsaldeko seitan eman zaie jaiei hasiera Oier Korta alkateak jaurti dituen suziriekin. Igandera arte egongo da festaz gozatzeko aukera.

Hasi dira San Pedro jaiak, eta ohiturari jarraituz, udaletxe aurrean bota da txupinazoa. Alkateak izan du suziriak jaurtitzeko ardura, eta burrunba entzun bezain pronto, dultzaineroak eta buruhandiak hasi dira herriko kaleak alaitzen.

Danborradarekin jarraitu du eguneko egitarauak, eta iluntzean, diskoteka egongo da Kofradian. Festek igandera arte iraungo dute, eta bitartean, izango da zer gozatua.

Hau da datozen egunetako egitaraua:

Ekainak 29, ostirala

09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua
10:45 Alkate soinua
11:00 Prozesioa, eta ondoren Meza Nagusia
11:30 Dultzaineroak kalejiran
13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan MusikaBandaren kontzertua
17:00-20:00 Torreberrin eta Eusebio Gurrutxaga plazan, haurrentzat jolasak eta tailerrak
17:45  Odietan XX. Herri mailako pilota txapelketa eskuz, finalak
18:30 Ustekabe txarangarenkalejira
19:00 Dultzaineroak kalejiran
19:30 Aitzuri pilotalekuan eskuzko pilota partidu profesionalak
23:00 Su artifizialak Astondoa piroteknia etxearen eskutik
Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara
Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin

Ekainak 30, larunbata

10:30 Aitzuri pilotalekuan sanpedrotako xistera txapelketako finalak.
11:00 Ondartxon hasita trikiti kalejira Trikitxas
12:30  Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak
17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan antzerkia : 10 urte, Tomaxen Abenturak  
17:00 Odietan Herri mailako V. Pala txapelketa, finalak
18:00 Beteranoen estropada
19:00 Erribera kalean kale antzerkia: Etsita, Trapu Zaharra
20:00 Lubaki kiroldegian Boxeo jaialdia
20:15 Kofradian hasita, RocKalean
22:00 Amaiako plazan diskoteka: Oihan Vega

Uztailak 1, igandea

11:00-14:00 +17:00-20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan
ARTISAU AZOKA
12:30 Saregileen plazan hasita kalejira Vilafrancako Falcons
19:30 Mariatxien kalejira
22:30 Eusebio Gurrutxaga plazan mariatxien kontzertua: Mariachi Mexico Lindo ¡Si Señor!