Serious Business taldeak zabalduko du Tolosako blues jaialdia

Baleike 2018ko eka. 26a, 20:16

Ostegun honetan hasi eta igandera bitartean Tolosandblues jaialdia izango dute Tolosan. Jaialdiaren izenak berak argi erakusten duen bezala, bluesa izango da protagonista lau egun hauetan. 

Serious Business taldeak emango dio hasiera aurtengo jaialdiari. Kontzertua 20:00etan izango da, Maria Luisa Agirre doktorearen plazan. Ohiko abestiaz gain, kanta berri batzuk ere joko ditu laukoteak.