Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloko kontzertua egingo da uztailaren 6an Zumaian

Baleike 2018ko eka. 26a, 15:26

Gipuzkoan dauden organoen garrantzia aditzera emateko asmoarekin, Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa egingo da aurten ere herrialdeko herri batzuetan. Kontzertu horietako bat Zumaian egingo da, uztailaren 6an, parrokian. 

“Organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da, eta gure ondarearen balioa azalduz Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihurtuz. Azken honek bereizten du gainerako zikloetatik, ezohiko eta bereziki erakargarri bilakaraziz” adierazi du Maria Jose Telleria Kulturako Zuzendariak, gaur goizean Donostian egin den aurkezpen ekitaldian. Harekin ziren, besteak beste, Santi Banda organo-jole zumaiarra eta Miriam Romatet Zumaiako Udaleko kultura teknikaria. 

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie eta, kasu honetan, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku kostako herrietan egingo dira kontzertuak. 

Egitaraua

DEBA, uztailak 1, 20:00etan, Zine musikatua: Metropolis, Fritz Lang. Andra Mari Eliza. Juan de la Rubiak pelikulari musika jarriko dio.

ZUMAIA, uztailak 6, 20:30tan, San Pedro Eliza. Esteban Landarten organo-kontzertua.

MUTRIKU, uztailak 14, 20:00tan, Andra Mari Elizan. Javier Lekunberri oboe joleak eta Raul del Toro organo joleak ongintzazko kontzertua eskainiko dute AFAGIren alde (Alzheimer Gipuzkoa).

GETARIA, uztailak 22, 20:00tan, Salbatore Eliza. Santiago Banda organo joleak eta Quinmmetal taldeak haizea eta metala uztartuko dituzte.

DEBA,  uztailak 29, 20:00tan, Andra Mari Eliza. Montserrat Torrent (Barcelona, 1926) organo jole handiak bere ibilbide luzearen azken aurreko kontzertua emango du.