Azpeitiko eta Zumaiako merkatari elkarteek aldi baterako mertararitza teknikaria behar dute

Baleike 2018ko eka. 25a, 20:28

Azpeitiko Merkatari Elkarteak (Bertan) eta Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkarteak (Zumaia Elkartea) aldi baterako merkataritza teknikari bat behar dute (lanaldi partziala Elkarte bakoitzean).

Lanak merkataritza txikiari aholkularitza-laguntza zerbitzua ematea izango luke oinarri, horretarako Elkarteen eguneroko kudeaketan lagunduz, merkataritza sektorearen analisia eginez, Elkarteetako zuzendaritza batzordeekin bilduz, dinamizazio ekintzak antolatuz, diru-laguntzen tramitazioan lagunduz...

Kontratatua izango den pertsonak honako baldintzak bete behar ditu: balio-aniztuna izatea, eginkizun ezberdinak betetzeko gai izatea; euskaran domeinua bai idatziz, bai hitz egiten; informatika ezagutzak izatea. Lehentasuna emango zaio zonaldekoa edo eskualdekoa izateari.

Curriculumak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da eta berehalako inkorporazioa aurreikusten da. Interesatuek honakoa helbide elektronikoetako batetara bidali behar dituzte euren curriculumak: bertan.azpeitia@gmail.com o zumaiaelkartea@gmail.com.