Zumaia seigarren izan da Donibane Lohizunen, txanda irabazita

Baleike 2018ko eka. 25a, 15:42

KAE 1eko estropada jokatu zen larunbatean Donibane Lohizuneko uretan. Aurreko asteburuko estropadetako amesgaiztoak atzean utzi, eta Zumaia seigarren sailkatu zen bere txanda irabazi ondoren. 

Portugaleten jokatutako arraun denboraldiko estropadetan ez zuen irudirik onena eman Telmo Deunek. 10. sailkatu ziren Xabier Zulaikak gidatutako mutilak. Astebete geroago, ordea, sentsazioak oso bestelakoak dira. Zumaiak nagusitasunarekin irabazi zuen lehen txanda, San Juan B, Portugalete eta Hibaikaren aurretik.

Ez hori bakarrik: bigarren txandan aritu ziren bi ontzik baino, Lapurdik eta Arkotek baino, denbora hobeagoa egin zuen Zumaiak. Ondorioz, sailkapenean seigarren egin zuen Telmo Deun arraun elkarteko ontziak. 

Jardunaldi honen ondoren, Zumaia zazpigarren postuan kokatu da, 10 puntura Arkoterekin eta Lapurdirekin berdinduta. 

Hurrengo estropada Getarian jokatuko da, uztailaren 1ean, eguerdiko 12:00etan.