Helene Alberdi Gipuzkoako txapeldun triatloian

Baleike 2018ko eka. 25a, 14:26

Helene Alberdi triatleta laugarren izan zen atzo jokatutako XXXIII. Donostiako Triatloian. Emaitza honi esker Gipuzkoako txapeldun ere bada Yepa! triatloi klubeko kidea.

Triatletek 1,5 kilometro egin zituzten igerian, 38 kilometro bizikletan eta azken 10 kilometroak korrika. Australiarrak izan dira aurtengo triatloiko dominatzaileak. Emakumezkoetan Asheligh Gentle izan da irabazlea, 2:06:47 denborarekin. Bigarren Natalie Vancoevorden izan da, hau ere australiarra (2:16:55), eta hirugarren Amelie Kretz kanadiarra (2:21:07). Helene Alberdi laugarren izan zen atzo 2:21:40 denborarekin. Emaitza honi esker Gipuzkoako txapeldun da Alberdi. 

2018ko Gipuzkoako txapeldun diren Helene Alberdi eta Jon Unanue zarauztarra elkarrizketatu zituzten atzo Euskadiko Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa.

Zumaiako Triatloi Taldekoen emaitzak

Zumaiako Triatloi Taldeko kideek ez zuten atzokoan hutsik egin eta Donostiako proban lehiatu ziren. Hona hemen lortu zituzten emaitzak:

95. Luis Fernandez 2:19:29
102. Ignacio Chapinal 2:19:47
106. Alexander Miranda 2:20:08
183. Jon Alberdi 2:27:09
217. Hibai Aizpurua 2:29:32
224. Julen Aizpurua 2:29:46
245. Endika Martin 2:32:21
290. Txomin Eizagirre 2:35:44
311. Sergio Alonso 2:37:38
429. Josu Elizondo 2:49:15
432. Oscar Castro 2:49:29

Atzoko triatloiaren laburpena ikus dezakezue bideo honetan.