Munilla gotzainak emango du Mikel Biainen omenezko meza, uztailaren 1ean, parrokian

Baleike 2018ko eka. 22a, 09:13

[EGUNERATUTA] Atzo auto istripuan zendu zen Mikel Biain Zumaiako parrokoaren oroimenezko meza egingo da uztailaren 1ean, goizeko 11:00etan, San Pedro parrokian. Elizkizuna Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak zuzenduko du. 

Biainen hileta bihar egingo da bere jaioterrian, Oñatiko parrokian, goizeko 11:00etan. Hiletara joateko autobusa antolatu da Zumaiatik. Goizeko 9:15ean aterako da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. 

Mikel Biain 1974. urtean jaio zen Oñatin eta 2000. urtean apaiztu zen. Nafarroako Itza herrian izandako auto istripu batean zendu da 43 urterekin.