Esku pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira gaur

Baleike 2018ko eka. 22a, 08:40

Esku pilota txapelketa herrikoiko finalaurrekoak jokatuko dira gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera eta eguraldia lagun bada, Odieta frontoian. Euria egiten badu, Zumaiako Herri Eskolako frontoian jokatuko dira. 

Honako bi partida hauek jokatuko dira:

AIZPURUA-ASTIGARRAGA / ANTIA-AGIRRE
OIARTZABAL-MENDIZABAL / ODRIOZOLA-ALKORTA

Txapelketako finala San Pedro egunean, hilaren 29an, jokatuko da, 17:45etik aurrera.